Ziortzako Kontzertuak 2020

Ziortzako Kontzertuak 2020

Gertaeraren datuak

Non

Ziortzako (Bolibar) gune historikoa

Noiz

12/09/2020-etik 20/09/2020-era

Ziortzako Kontzertuak antzinako musika-zikloak, BBKren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gondra Barandiaran Fundazioaren, Ziortza-Bolibarko Udalaren, Ziortzako Kontzertuak Kultura Elkartearen eta Labayru Fundazioaren laguntza duelarik, 32. edizioa beteko du aurten, irailaren 12an hasiko den kontzertu-programa erakargarriarekin. Ohi legez, kontzertuak bi asteburuetan izango dira jarraian (kasu honetan irailaren 12 eta 13an, eta 19 eta 20an), Ziortzako eremu paregabean, eta 18:00etan hasiko dira. Propitia Sydera orkestra barrokoak irekiko du aurtengo edizioa larunbat honetan, hilak 12, Saskia Salembier sopranoarekin eta Pedro Gandia biolin-jotzaile eta zuzendariarekin batera. Zikloan izango dira, halaber, Thomas Ospital eta Ainhoa Barredo organo-jotzaileak (igandean, hilak 13), La Grande Chapelle, Albert Recasens-en zuzendaritzapean (larunbatean, hilak 19), eta Vocalia Taldea eta Conductus Ensemble (igandean, hilak 20), Basilio Astulez-en eta Andoni Sierraren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. COVID-AREN AURKAKO NEURRIAKAurtengo edizioan, lau musika-jardunaldiak segurtasun-berme guztiekin egitekosalbuespenezko neurriak hartudituzteantolatzaileek. Honako hauek, zehatz esanda: esparruaren desinfekzioa, maskara nahitaez erabili beharra, eskuak sarreran desinfektatzea, nahitaeztenperatura hartzea, gutxieneko segurtasun-distantzia, sarrera mailakatua eta edukiera mugatua. Gonbidapenak eskaera-ordenaren arabera banatuko dira eta egunean bertan jaso ahal izango dira Ziortza-Bolibarren, kontzertua baino bi ordu lehenagotik. Eskaera www. ziortzakokontzertuak. eus webgunean egin beharko da. Gehienez ere 4 gonbidapen emango dira pertsonako. Kontzertuak streaming bidez emango dira webgune horretanAUTOBUS ETA SARRERA ZERBITZUAKAurreko edizioetan lez, BBK-k aukera ematen du Bilbotik zuzenean joateko autobusez Ziortzako Kolejiatara. Irteera Elkano kaleko 5ean, Txabarri jauregiaren aurrean, dagoen autobus-geralekutik izango da, eta gonbidapena berretsita duten pertsonak bakarrik igo ahal izango dira. EGITARAUA- Irailaren 12anOrquesta Barroca Propitia-Sydera
Saskia Salembier, sopranoa
Pedro Gandía Martín, biolina eta zuzendaritza- Irailaren 13anThomas Ospital, organoa
Ainhoa Barredo, organoa- Irailaren 19anLa Grande Chapelle
Albert Recasens, zuzendaria- Irailaren 20anVocalia Taldea
Basilio Astulez, zuzendaria
Conductus Ensemble
Andoni Sierra, zuzendaria

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak