"La isla"

"La isla"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lezo.eus/

Non

Gezala Auditoriuma

Noiz

08/11/2020

Ada eta Laurak gauero aurre egiten diote atsekabeari. Atsekabe sakon eta batzuetan aitorezinari, zeinak beraien bizitzaz ohartarazi eta ihes egiteko aukerarik ez dagoela sinesterazi dituen. Edo agian bai. Baina argi eta garbi aitortzeak txoko ilun eta bakartiegi batera eraman ditzake. Kontzientzia deituriko txoko ilun horretara. Ez gaude atsekaberako prest. baina hor dago gure barrenean. Gure gorputzean eta batez ere gure gogoetan. Munstroak al gara ihes egin nahi izateagatik? Edo gizalegekoa al da gure burua babestu nahi izatea, besteen kontura bada ere, nahiz eta pertsona maiteenen kontura izan?Uharteak, gure baitan sentitzen duguna eta besteen aurrean aitortu dezakeguna bereizten duen lerro mehe hori miatzen du. Bizitzearen minaz eta bizirik egotearen minaz hitz egiten du. Izan ere, azkenean, denok gara urez eta bakardadez inguratutako uharte bat. Informazio gehiago: Histrión Teatro

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak