"Zomorro-mozorro", Estibaliz Aguirreren erakusketa

"Zomorro-mozorro", Estibaliz Aguirreren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

artgia.com

Non

ARTGIA Sorgune Aretoa

Noiz

09/10/2020-etik 08/11/2020-era

Udazkenarekin batera mundu berri bat heldu zaigu. Hartzak ez bezala, udaberria kobazulo barruan eman ostean, burua gizarte berritu bat ikusteko atera dugu. Gure gain erabateko kontrola izatetik, orain deskonexio uneak hobesten ditugu, naturarekiko loturak sendotzeko grinatsu eta aske sentitzen gara. Natura gure zaintzaile bezala ikusten dugu, aitzakirik gabe besarkatzen gaituen ama, argitasun eta patxadaz pentsatzeko gure gune kuttuna. Bere koloreen, soinuen eta usain freskoen maitale sutsuak baikara orain. Obra honen bitartez, gure inguruarekiko sortu ditugun lotura berri horien egiazkotasuna zalantzan jarriko da. Benetako askatasuna daukagulakoan, geure kaiolaren barruan geratu gara, armiarma sare erraldoi batean geratu diren zomorroen antzera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak