"Pasarela 948"

"Pasarela 948"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

06/02/2020-etik 08/02/2020-era

Pasarela 948ren laugarren edizioa izanen da aurten, otsailaren 6tik 8ra, Baluarten. Diseinatzaileen zerrenda eta ekitaldiaren programa osoa bat datoz aurreko urteetako ildoarekin, esperientzia handiko sortzaileen eta moda nazionaleko izar berrien alde egiten baita. Ekitaldi osoaren inguruko informazioa eta sarrerak eskuragarri daude www. pasarela948. com webgunean. Lehiaketaren barruan, Nafarroako Moda-sortzaile Berrien III. Lehiaketaren finala jokatuko da. Nafarroako Moda-sortzaileen Elkarteak antolatzen du, La Caixaren Gizarte Ekintzaren babesarekin, eta saritan 3. 000 euro banatuko dituzte. Ekitaldiaren beste hitzordu aipagarri gisa, bi desfile solidario eginen dira: bata, Saray Elkartearen eskutik, bularreko minbiziaren aurkako borroka ikusarazteko asmoz, eta bestea, Jostearen Artea, Dravet Sindromearen Fundazioari laguntzeko. Pasarelaren inguruan bestelako kultur ekitaldiak ere antolatu dira: Nafarroako filmotekak antolatzen duen Fashion Filmaren I. edizioko dokumental labur batzuk proiektatuko dira, baita Audrey Hepburn protagonista duen Funny Face (Aurpegi Dibertigarria) filma ere, ondoren hitzaldia eta solasaldia egonen direlarik; bestelako topaketak ere eginen dira, esaterako, Nacho Montes telebistako kolaboratzaile eta estilistarekin eginen dena, zeinak El hijo de la costurera liburua aurkeztuko baitu Iruñean, otsailaren 8an, larunbatarekin, 12:00etan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak