"La dernière chanson"

"La dernière chanson"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Bilboko Udal Hilerria

Noiz

21/09/2024

Irailaren 21ean, larunbata, Bilboko Udal Hilerriko Kapera Iñaki Bermudez bizkaitarraren saxofoiaren, Yume Takasaki japoniarraren pianoaren, eta Helena Ressurreiçao abeslari mezzosoprano portugaldarraren ahotsaren magiaz blaituko da berriro "La dernière chanson" (Azken abestia) kontzertuarekin. Ekimena Bilbao Zerbitzuak kanposantuan urtero antolatzen duen kultur jardueren programaren barruan kokatzen da. "Kontzertu honen bidez, hiriburuko hilerri nagusiaren balio artistiko, historiko eta kulturala, bai eta ondarea ere, ezagutarazi nahi dugu musikako talentu berriak babestuz eta bultzatuz. Helburu horrekin, oraingo honetan hirukote artistiko gazte hau izango dugu", adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak. Bizkaiko eta Japoniako gazteek osatutako bikote bertutetsua Bilboko hilerrira itzuliko da, eta aurten, berrikuntza gisa, Helena Ressurreiçao mezzosoprano portugaldar gaztea batuko zaie; Liceuko Kontserbatorioan graduatua, Marisa Rocarekin, eta Espainiako Musika Gazteen 88. lehiaketa iraunkorreko 1. sariaren irabazlea. Iñaki Bermudezek nazioarteko bakarlari lana ganbera-musikarekin uztartzen du, eta jarduera horrek guztiak nazioarteko eta estatuko hainbat lehiaketatan saritua izatera eraman du. Saxofoi-jotzailearekin batera Yume Takasaki piano aditua eta ganbera-musika maitalea izango da. Japoniarrak Yusuke Kikuchirekin eta Tomoaki Yoshidarekin musikan lizentziatu da eta Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten jarraitu du. Izan ere, bertan ezagutu zuten elkar nazioarte mailan oso ezagunak diren bi artista hauek. Horrela, eta saxofoiaren errepertorio klasikoaren musika transmititzeko asmoz, hirukote gazteak kontzertua eskainiko du konpositore handien pieza ikonikoekin: Fernande Decruck, Bruno Mantovani, Núria Gimenez Comas, Henri Duparc, Émile Paladilhe, Gabriel Fauré edo Wijnand van Klaveren. Emanaldia 12:00etan hasiko da eta ordu betez bertaratzen direnei garai guztietako obra ospetsuenak hurbilduko dizkie. "Egun horretan Kaperara hurbiltzen direnek “La dernière chanson” bezalako topaketa berezia gozatzea besterik ez dugu nahi, eta, gainera, Bilboko Hilerria bezalako leku adierazgarri batean egitea", ondorioztatu du zinegotziak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak