"Annie, musikala"

"Annie, musikala"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Baluarte

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

01/05/2020-etik 03/05/2020-era

Broadwayko musikal entzutetsu honek Tomorrow bezalako abesti ezagunekin helduko da gurera lehenengoz. 20 hizkuntza ezberdinetara itzulia izan den izenburu honek 30. hamarkadako New Yorkera eramango du publikoa eszenografia eta argiztapen ikusgarri bati esker. Izenburuak 3 Grammy sari eta 7 Tony Awards sari lortu ditu. Espainian, ondoz-ondoko bost denboraldiz Madrilen arrakasta eskuratu ostean biran dator gurera istorio eder honekin.

Annie, Hannigan andreak zuzenduriko umezurztegi batean bizi den umezurtza da.  Hannigan andrea, umeak eta bere lanbidea gorroto duen emakume oso gaiztoa da. Anniek, bere gurasoekin berriro elkartzeko ametsa du.  Hauek, Annie jaioberria zenean umezurztegian utzi zuten, euren egoera ekonomikoa hobetzean berriro eramateko ideiarekin. Bukatzeko, Anniek bere gurasoak duela urte batzuk hil egin zirela jakiten du eta Olliver Warbucks milioidunak, alabatzat hartzen du. - Zuzendaritza artistikoa: Tomás Padilla
- Zuzenaritza musikala: César Belda
- Aktore-zuzendaritza: Silvia Villaú
- Zuzendaritza eszenikoa: Tomás Padilla
- Ahots-zuzendaritza: César Belda
- Koreografia: Lamberto García
- Argiztapenaren diseinua: Tomás Padilla
- Soinuaren diseinua: Pitu Paixá
- Eszenografiaren diseinua: Luis Ramírez / Tomás Padilla
- Jantzien diseinua: Theatre Properties

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak