"KULTURA DIGITALA KOLEKTIBOKI IRENSTEKO TOPAKETA"

"KULTURA DIGITALA KOLEKTIBOKI IRENSTEKO TOPAKETA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eus

Non

Tabakalera

Noiz

18/04/2024

Hilean behin kultura digitalak sortutako fenomenoak, mirariak, produktuak eta hondarrak irensteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko elkartuko gara. NPC edo AI companions bezalako gai berrienetatik hasi eta denboraz kanpoko gaietaraino, hala nola Fedibertsoa edo folklore digitala. POV saioak talde-terapia moduko bat dira, gaur egun elkarrekin bizi diren errealitate askotarikoak eta hibridoak, eta teknologiak haiengan duen eragina, nabigatzen laguntzeko. Topaketa bakoitzaren aurretik, irakurketa, ikuste, entzute eta/edo jolas-materialen zerrenda txiki bat partekatuko da parte-hartzaileekin, eta modu aktiboan ekarpenak egitera gonbidatuko dira, erlazionatutako beste eduki batzuk gehituz. Saioan zehar, material guztiak partekatuko dira, komunean jartzeko eta horien inguruko elkarrizketei ekiteko. Apirilak 18 – Folklore DigitalaBozketa estu eta zirraragarri baten ondoren, POVren lehen saioko parte-hartzaileek Folklore Digitala aukeratu dute bigarren saioko gai gisa :-DOlia Lialina artistarentzat eta Dragan Espenschied kontserbatzaile digitalarentzat "folklore digitalak XX. mendeko azken hamarkadan eta XXI. mendeko lehenengoan erabiltzaileek aplikazio informatiko pertsonalekin izandako elkarreraginetik sortutako ikusizko, testuzko eta soinuzko kulturaren ohiturak, tradizioak eta elementuak biltzen ditu". Hala ere, Trevor J. Blank akademikoarentzat definizioa zabalagoa da; izan ere, "folklore digitala norbanakoen eta komunitateen sormenaren kanpo-adierazpena da, era eta interakzio askotan". Zatoz POVera bi adiera horiek ulertzen eta eztabaidatzen saiatzera, GIFez, MIDIko abestiez eta web bisitako liburuez beteta egongo den saiora. Martxoak 21 – NPCLehenengo saioa NPCen figurari buruzkoa izango da. Arimarik gabeko pertsonaia digital horietako batzuk beraien testuinguruetan bisitatuko ditugu, eta hauen ekoizpenaren eta existentziaren arrazoiak eta inpaktua argitzen saiatu diren artista eta pentsalari ezberdinen lanak aztertuko ditugu. Hurrengo datak:Maiatzak 16Ekainak 20

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak