Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Trzy kolory: Niebieski"

Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Trzy kolory: Niebieski"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

BilbaoArte

Non

BilbaoArte

Noiz

07/09/2020

2020ko abuztuaren 3tik irailaren 25era, Art House Zinemak zine zikloa eskainiko dio Krzysztof Kieslowski zuzendariari, gaztelaniazko azpitituluekin, «Europako zinemaren kontzientzia» izenburupean. 

Film bakoitzeko bi saio proiektatuko dira zortzi astez jarraian, ostiraletan lehen emanaldiak izango dira eta astelehenetan errepikapenak.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera. Trzy kolory: Niebieski

Auto istripu batean, Juliek Patrice senarra, konpositore ospetsua, eta Anna alaba galtzen ditu. Bere lesioetatik errekuperatzean, eta modu autosuntsitzailean, kanpoko mundutik erabat isolatzea erabakitzen du: bere etxea eta arropa saltzen ditu, lagunengandik urruntzen da, bere ezkongabe-abizena (Vignon) berriz erabiltzen du eta apartamentu txiki batean bizitzen hasten da. Olivier, Patriceren laguntzailea, bere penitentziatik ateratzen saiatzen da, bere senarrak amaitu gabe utzi zuen Europarako kontzertua amaitu dezan konbentzituz.

Azul da Tres colores trilogiako lehen zinta. Horretan datza askatasuna, Frantziako ideal iraultzaileetako bat, bere banderaren koloreetako baten bidez.

Jatorrizko izenburua: Trzy kolory: Niebieski
Zuzendaritza: Krzysztof Kie?lowski
Gidoia: Krzysztof Kie?lowski, Krzysztof Piesiewicz
Musika: Zbigniew Preisner
Argazkilaritza: Slawomir Idziak
Protagonistak: Juliette Binoche, Benoît Régent, Florence Pernel, Charlotte Vêry, Hélène Vincent

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak