Bertsionatuz: CHANGE COVER

Bertsionatuz: CHANGE COVER

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Ezpeletaren Jauregiko patioa

Noiz

10/08/2020

Ezpeletaren Jauregiko patioa Bertsionatuz zikloa, astelehenetan, 20:00etan, hartuko du Bertsionatuz programa duela zenbait udaz geroztik San Jose plazan egiten zen, eta orain jauregiko patioan eginen da, une honek galdatzen dituen edukiaren kontrola eta segurtasun-neurriak bermatzeko. Zikloak zenbait estilotako musika-kontzertuak barne hartzen ditu, hala nola Funk, Rock & Roll, Soul, Rithm &Blues, etab. Abuztuak 10, CHANGE COVER eskutik kontzertua. Taldekide guztien musikazaletasunaren fruitua da Change Cover. Haren errepertorioan JUDAS PRIEST, EVANESCENCE, WASP, DIO, RADIOHEAD, WHITESNAKE eta beste zenbait talderen bertsioak biltzen dira. Betiko rockari eta metalari egindako keinu berezia da, ikus-entzule guztiak gozarazteko ilusioaz egina. Abuztuak 17. THE MIRRORBALLS eskutik kontzertua. Ispilu-bola erraldoi batek nola, talde honek 70eko musikaren magia islatzen du, funk, disko-musika, Rhythm & Blues, soul eta rock & roll erritmoen inguruan biraka. Tina Turner, Stevie Wonder, CHIC, Aretha Franklin, Jamiroquai, Marvin Gaye eta beste askoren bertsioak… Groovez beteriko kontzertua, non ezinezkoa izanen baituzu dantzan ez hastea.
Abuztuak 24. NAKAMA PLANET eskutik kontzertua. Nakama Planet askotariko estilotako talde bat da, Iruñean sortua. Harmonia aberats eta konplexuak eta estilo askotarikoak dituzten gaiak jotzen dituzte, hori da taldearen bereizgarria. Halaber, soul, rock, rock and roll eta R&B estiloetako kanta ezagunen bertsioak biltzen ditu taldeak bere errepertorioan. Ilusioz eta musika onez beteriko proiektu bat da, lagun zein familiartean entzutekoa. Ezpeletaren Jauregiko patioa izanen da, estreinako aldiz, atari zabaleko jardueren eszenatoki berria, musika, zirku eta antzerkiko gau eta ilunabar magikoez gozatzeko, adin guztietako jendeari zuzendutako hogeitik gora ikuskizun eta musika-kontzertu doakoen bidez. Patioak lau ziklo hartuko ditu, abuztuaren 3tik 29ra bitarte. Bertsionatuz zikloa, astelehenetan, 20:00etan; Kale-arteak, astearteetan, baita 20:00etan ere; Udako zinema, asteazkenetan, 22:00etan; Kantu eta hitza, ostegunetan eta 29ko larunbatean, 20:00etan, eta Iruña Ilunabarrean, ostiraletan, bi jardueraz, 19:00etan eta 20:00etan. Flamenko on fire jaialdiko haurrentzako bi ikuskizun ere hartuko ditu abuztuaren 29an eta 30ean 12: 30etan. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Patioa, Nafarroako Gobernuak transferitu duena, antolatuta dagoen moduan, COVID-19az babesteko ezarritako neurriak bermaturik egonen dira ekitaldietan. Hori horrela, ikusleen espazioa antolatzeko unean honako hauek hartu dira kontuan: (segurtasun-tartea eserlekuen artean, bertaratuen harremanetarako datuak jasotzea, eskuen higienearen eta maskaren erabileraren gaineko kontrola, hidrogel-banagailuak, arreta-laguntzaileak, etab). Eta, bestalde, programak ere egokitu dituzte espazio berri honetara. Halaber beste toki batzuetan egiten ziren programak Ezpeletaren Jauregira lekualdatu dituzte; izan ere, Iruña Ilunabarrean O-ko Andre Mariaren plazan egiten zen; Kantu eta hitza, Erraldoien Txokoan, eta Kale-artearen emanaldiak, Gayarre Antzokian.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak