San Juan jai birtualak Leioan

San Juan jai birtualak Leioan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Kultur Leioa

Noiz

13/06/2020-etik 24/06/2020-era

Aurten, San Juan jaiak eta Leioako auzoetakoak oso ezberdinak izango dira osasun arrazoiengatik. Baina Kultur Leioak jai desberdin, parte-hartzaile eta etxekoetan parte hartzera animatzen zaitu. San Juan jaietan, ekainaren 19tik 24ra, apaindu zure leihoa edo balkoia koadrilen kamisetarekin edo beste edozein gauzarekin eta bidali argazkia infokultur@leioa. net helbidera edota #LeioakoJaiakEtxean2020 hashtag-arekin etiketatu Facebook edo Twitterren. Gainera, San Joan bezperako gauean, 23:15ean, Leioa argituko dugu mugikorrarekin edo linterna batekin gure etxeetatik. Aurreko urteetako San Joan jaietako unerik onenak ere gogoratu nahi dituzte. Horregatik, zuen laguntza eskatzen dute. Bidali San Joanen argazki gogokoenak infokultur@leioa. net helbidera ekainaren 10a baino lehen. Argazki horiekin une onenen laburpen-bideoak egingo dituzte, eta programazio honen arabera emitituko dituzte Youtubeko kanalean. EKAINAK 13, LARUNBATA
10:00 h. Antzinako Eguna. EKAINAK 14, IGANDEA
12:00 h. Jota Txapelketa. EKAINAK 19, OSTIRALA
19:00 h. Pregoia eta txupinazoa.
19:15 h. Koadrilen jaitsiera.
20:00 h. Txosnak. EKAINAK 20, LARUNBATA
11:00 h. Herri kirolak koadrilak.
12:00 h. Tortilla eta sandwitx txapelketa.
13:00 h. Koadrilen bazkaria.
19:00 h. Playback koadrilak.
21:00 h. Ikuskizunak. EKAINAK 21, IGANDEA
12:00 h. Elizaurreko aurreskua.
18:00 h. Dantza alardea.
19:00 h. Koadrilak. Soineko merkea. EKAINAK 22, ASTELEHENA
17:00 h. Umeen ekintzak.
17:30 h. Kronoeskalada / koadrilen frogak / Azeriaren ehiza.
18:00 h. Kirol frogak. EKAINAK 23, ASTEARTEA
19:00 h. Euskal kirolaren eguna.
22:00 h. San Juan gaueko ikuskizuna eta akelarrea.
23:00 h. San Juan sua. EKAINAK 24, ASTEAZKENA
12:00 h. Ohorezko aurreskua.
13:00 h. Jai giroa Leioan.
21:00 h. Koadrilen sari banaketa.
21:30 h. Traka eta jai amaiera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak