"Hau gerra bat da"

"Hau gerra bat da"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Piszifaktoria Ideien Laborategia

Non

Kolectivo Monstrenko

Noiz

30/05/2024

Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da. Diziplina anitzeko ikuskizun bat, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena. Ezaugarri nagusiakHau gerra bat da gerra bat biziaraziko digun murgiltze-esperientzia bat da, lau lengoaia artistikoren bidez: hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa. Formatu berritzaile bat erabiltzen dugu, publikoak erabakiko baitu ikuskizunaren garapena. Istorio ez-lineala bat da, gerra bat nola. Borobil itxurako espazio komun bat dauka, artista eta publikoaren arteko bereizketarik gabekoa: 360 graduko erritual bat, gorputz guztiak berdinduta. Fitxa artistikoa- Gorputzak zuzenean: Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon
- Musika: Igor Arzuaga
- Atrezzoa: Rosa Tortosa eta Piszifaktoria Ideien Laborategia
- Jantziak eta ekoizpena: Piszifaktoria Ideien Laborategia
- Babesa: Euskararen Etxea eta Dinamoa Sormen Gunea
- Iraupena: 50-60 minutuDOSIERRA (PDF - 11,6 MB)Piszifaktoria Ideien LaborategiaArtearen diziplina desberdinetan aritzen diren hainbat artistak 2015ean Laudion sorturiko esperimentazio taldea da Piszifaktoria. Artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira laborategiaren helburuak. Orain arte egindako lan nagusiak:- Takoidun zapata gorria antzezlana. Antzezlana. Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, 2017
- Maskararen azpiko karmina. Fikziozko audiogida. Loraldia, 2021
- Daniel|a|. Websaila eta proiektu transmedia. EiTB, 2021
- Noiz utziko dio euria egiteari. Ibilaldi dramatikoa. Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, 2021
- Ivanka. Antzezlana. Donostiako Poltsiko Jaialdia, 2022
- Hau ez da gerra bat. Antzezlana. Gasteizko Printzipal Antzokia, 2023
- Asfaltoaren azpian, euria. Ibilaldi dramatikoa. Leioako Umore Azoka, 2023

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak