Tolosako Sanjoanak 2020

Tolosako Sanjoanak 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tolosaldea.eus

Noiz

21/06/2020-etik 24/06/2020-era

Tolosako Udalak eta jaietan parte hartzen duten eragileek bat egin dute eta jairik ez ospatzea erabaki dute. San Joan sua bakarrik egingo da, modu sinbolikoan, plaza publikoari itxita eta streaming bidez sua ikusteko aukera eskainita.

Udako kultur jarduerei hasiera 

SuspertuTolosa planean jaso bezala, kale dinamizaziorako eskaintza programa lantzen hasia da kultura saila, jakinik aurtengo udara berezia izango dela guztiontzat.

Herriko kultur taldeekin elkarlanean eta beren parte hartzea lehenetsita, herritarrei aurtengo udaran kultur eskaintza zabala eskaintzeko helburuarekin eta kultur taldeen jarduna babesteko asmoz haur, gazte, heldu zein adineko pertsonei zuzendutako ekitaldiak barnebilduko dituen programa lantzen ari da saila.

Lehen kultur ekitaldiak ekainean izango dira, egoerak eskatzen dituen prebentzio eta segurtasun neurri guztiak hartuta. 

 

Ekainak 21 igandea:

- 12:00etan Bertso jaialdia Zezen plazan: Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gehienez ere 400 pertsona. Edukiera sarreran kontrolatuko da.
- Bertso jaialdia iluntzean 28 kanalean ikusi ahal izango da.
- 18:00etan, Patxin eta Potxin “Ingurumena zaindu” haurrentzako emanaldia, Zerkausiko terrazan. Edukiera mugatuta

Ekainak 22, astelehena:

- 19:30ean Solstizio kontzertua Urkizun. Sarrera mugatua.

Ekainak 23, asteartea:

- 20:00etan Puro Relajo kontzertua Zezen plazan.

Ekainak 24, asteazkena:

- 18:00etan Ganso&Cia “Babo Royal” haur emanaldia Zumardi Handian.
- 20:00etan, kontzertuak Zezen plazan: Adi, Irati Etxeberria, Postal Kolekzionista eta Xabi Bandini. 

 

Kontzertuak zuzenean streaming bidez eskainiko dira. 

Zezen plazan egingo diren jarduera guztietan ezinbestekoa izango da maskarila jarrita eramatea, zehaztutako eserlekuetan bakarrik eseritzea, 2 metroko distantzia mantenduz eta sartu aurretik eskuak garbitzea.

Puro Relajo taldearen kontzerturako eta ekainaren 24an eskainiko diren kontzertuetarako aldez aurretik sarrerak eskuratu beharko dira, internetez edota kultur etxean aurrez aurre. Beharrezkoa izango da sarrera erakustea, paperean edota mugikorrean, Zezen plazara sartu ahal izateko. 

Emanaldiak doan izango dira eta guztira 360 sarrera jarriko dira herritarren eskura, 200 internetez, 160 kultur etxean, aurrez aurre. Pertsona bakoitzak gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izango ditu.

Internet bidez sarrerak eskuratzeko, ondorengo loturetara jo beharko da eta ekainaren 15ean, 10:00etatik aurrera:

- Ekainak 23 (Puro Relajo): https://bit. ly/2XJJ71y
- Ekaniak 24 (Irati Etxeberria, Adi, Postal Kolekzionistak, Xabi Bandini): https://bit. ly/2MJ4utD

Aurrez aurre sarrerak eskuratzeko aukera izango da, kultur etxean, asteartetik, ekainaren 16etik aurrera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian. Maskarila jarrita eramatea derrigorrezkoa izango da kultur etxera sartu ahal izateko.

Egunean bertan ez da sarrerarik eskuratu ahal izango eta aurretik sarrera dutenek baino ezingo dute Zezen plazara sartu.

Zuhurtzia eta erantzukidetasuna

Udal ordezkari eta herriko eragile talde guztiek mezu bakar bat eta zuzena helarazi nahi izan diete tolosar guzti guztiei aurtengo San Joan jaien harira: “zuhurtziaz eta erantzukidetasunez jokatu, izan arduratsuak, errespetatu eta zaindu ingurukoak, zugatik eta guztiongatik”.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak