Music Legends 2024: PAUL COLLINS

Music Legends 2024: PAUL COLLINS

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.bbk.eus

Non

BBK Aretoa

Noiz

27/10/2024

Paul Collinsi titulu asko ezarri izan dizkiote: power poparen erregea, rock-and-rolleko ikonoa, kultuko artista, multiinstrumentista, goi-mailako konpositorea, egilea. . . eta denak dira egiazkoak! Paulek Grezian, Vietnamen eta Europan igaro zuen nerabezaroa, New York jaioterrira itzuli baino lehen. Denbora batez Juilliard Musika Eskola ospetsuan ibili zen, eta musika modernoaren nahiz abangoardiakoaren konposizioan espezializatu zen. Gero, pop-abesti orok perfektua izateko bete beharreko arauak berrasmatu zituen, eta ezin konta ahala musikari inspiratu zituen punk rockaren, new wavearen eta geroko guztiaren sortze-urteetan. (Bere 1. araua = «araurik ez»). Paulek egin behar zukeena egiten jarraitzen du eta une zoragarrian dago. Bere Stand Back And Take A Good Look disko berriarekin, berriro ere goi-goian jarri du listoia. Peter Case eta Jack Lee-rekin batera The Nerves taldea sortu zuen Paul Collinsek ibilbide paregabea egin du bakarka, zeina 1979an The Beatekin hasi baitzen. Geroztik 12 album zoragarri editatu ditu Paul Collins Beat eta Paul Collins gisa. The Beat taldearen lehenengo diskoarekin hasi zen dena. Askorentzat, Power-poparen maisulana da, altxorrez betea; horien artean, «Rock & Roll girl», «Walking out on love» –besteak beste, Green Day taldeak bertsionatua–, «You won’t be happy», «Don’t wait up for me tonight» eta «Different kind of girl».

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak