Maite Lazkano: "Pandemiak ikaragarri kolpatu du bidaia agentzien sektorea"

Maite Lazkano: "Pandemiak ikaragarri kolpatu du bidaia agentzien sektorea"
Bidaia agentzientzat "urte oso gogorra" izan da 2020a , eta hori bere azalean bizitzen ari da Maite Lazkano, Azpeitiko Halcon bidaia agentziako arduraduna. Uda salbuespen, ezin izan dute apenas bidaiarik saldu urtean zehar, eta, ondorioz, ez dute diru sarrerarik eduki denbora luzean; lana, aldiz, bai. Eginak zituzten erreserbak ezeztatzen eta kudeatzen aritu dira azken hilabeteotan. Agentzia askok dagoeneko ateak itxi behar izan dituztela aitortu du azpeitiarrak, eta erakundeek sektorearekin erakutsi duten utzikeria salatu du. Dena den, baikor dago Lazkano, eta txertoa iritsi dela ikusita, "itxaropentsuago" begiratzen dio etorkizunari.