“Euskara eta Feminismoa bidelagun” jardunaldia azaroko astearteetan online

“Euskara eta Feminismoa bidelagun” jardunaldia azaroko astearteetan online
Hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketaz hausnartzeko, lau mahai-inguru antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean. Mahai-inguru bakoitza azaroko astearteetan izango da, goizeko 10:00etan eta online. Ordu eta erdi iraungo du, eta ondoren gogoetarekin jarraitzeko aukera eskainiko da (hori ere online). Parte hartzeko izena eman behar da euskaraetafeminismoa. eus webgunearen bidez, zein saiotan parte hartu nahi duzun adieratzeko. Eta hauek dira saio horiek:Azaroak 3. Hizkuntza eta generoa: hurbilpen teoriko bat. Zertaz ari gara hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketaz hitz egitean? Zertara dator gai hau, eta zergatik hitz egiten dugu hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketaz? Zer lotura dute? Hizlariak: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (ilustraziorako aukeratu dugun argazkian). Aurkezlea: Eider OlazarAzaroak 10. Ez gara euskaldun jaiotzen, egin egiten gara. Eraikitako subjektuak al dira hiztunak? Nola eraikitzen dira frantsesak, espainolak eta euskaldunak? Zerk eragiten du bereziki eraikitze horretan? Eta eraiki ahal badira, deseraiki daitezke? Zer da euskalduna izatea? Hizlariak: Irene Arrarats eta Lutxo EgiaAzaroak 17. Hizkuntza, generoa eta beste menderakuntza batzuk. Parte-hartzaile bakoitzaren ibilbide linguistikoa ezagutuko dugu, euskara ikasi eta erabiltzeko izan dituzten zailtasun zein erraztasunetara gerturatuz. Zer da zuentzat euskaldun izatea? Eta nola sentitu zarete beste euskaldun batzuen artean? Generoa eta hizkuntzaz gain, beste menderakuntza batzuek ere (jatorria, klasea…) nola eragiten diguten aztertuko da. Hizlariak: Tarana Karim, Palmira Dual, Leocadia Bueriberi. Aurkezlea: Amelia Barquín. Azaroak 24. Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak. Euskarak mugimendu feministan, eta feminismoak euskalgintzan, izan duen lekua eta eragina aztertuko da, bi herri-mugimenduetako elkarrizketak, mailegu teorikoak, eta aliantza praktikoak mahai gainean jarriz. Hizlariak: Mari Luz Esteban, Saioa Iraola, Elurre Iriarte. Aurkezlea: Onintza Irureta.