Jon Artanoren &quot Juana&quot liburuaren ikus-entzunezko aurkezpena

Jon Artanoren &quot Juana&quot  liburuaren ikus-entzunezko aurkezpena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

aramaio.eus

Non

Aramaioko Kultur Etxea

Noiz

24/05/2024

Juana da liburu honetako protagonista: Juana Perea Plata, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen. . . beti ezarritako arauak hautsiz, mugak zeharkatuz, zoriontasunaren atzetik. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte. Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika bekaren irabazlea.

Jon Artano Izeta (Zestoa, 1978). Kazetaria. Telebista, prentsa eta irratiko hainbat erredakziotan aritu izan da. 2016ko irailean iritsi zen Kolonbiara EITBren korrespontsala izateko, FARC –Latinoamerikako gerrilla indartsuena– eta estatua bake akordioa izenpetzear zeudela. Hiru urtez aritu zen berriemaile, hango argitzaletan aztarrika. Rikardo Arregi sarirako izendatu zuten lan horrengatik.

2022an Tene Mujika beka irabazi zuen Anderik Ande proiektuarekin, eta egitasmo horren baitan Hego Amerikan egindako sei hilabeteko bidaian bi aldiz jo zuen Kolonbia. Itzulera horretan bildutakoaren emaitza da Juana.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak