Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. EGILEA: David Desola.
ITZULPENA: Martin Agirre.
ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi.
ANTZEZLEAK: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga.
ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain.
IRAUPENA: 75′.
IKUSLEA: +14 urte.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
"Almacenados"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
redteatrosnavarra.com
Non
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
Noiz
07/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.