2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne. COREOGRAFÍAS DE LA MIRADA Agerikoa-EvidenciaEneko Lorente da komisarioa.
Sharon Fridman eta Tamar Maylisz lagun dituelaItxurazko ebidentzia ugari dituen mundu batean bizi gara, kontsumitzen ditugun eta inguruan ditugun irudiek emandakoak. Hala ere, gero eta mesfidantza handiagoa dago ikuskizun bisualarekiko, hainbesteraino, non intsentsibilitate itsu moduko batek eta irudien edukiarekiko urruntasun prebentibo batek hartzen gaituen. Eta, Georges Didi- Hubermanek dioenaren arabera, irudiak eurak “begiratzen dugun lekutik begiratzen gaituztenak” diren heinean, munduaz eta ingurukoez gabetutako itsutasun nartzisista batean harrapatuta geratzen gara. Agerikoa ikusmen ezintasun garaikideari buruzko entsegu koreografiko bat da. Bertara ikusmen urritasuna duten pertsonak eta ikusleak gonbidatzen dira, ikus-kulturagaraikidearen berrikuspen kritikoan interesa eduki ezkero. Horretarako, Agerrikoakikuskizun bisualaren alderantzizko bide koreografikoa proposatzen du: ikusmenamurriztu, itsutu, esperientzia parte-hartzaile bat sentsibilizatzeko. "Prozesu honetan Sharon Fridman eta Tamar Mayzlish koreografoek lagunduta, Sharon Fridmanek berak sortutako INA teknikaren bidez harremanetan jartzeko eta elkarri laguntzeko akordioak bilatzen ditugu, beste gorputz batekin/batzuekin partekatutako sentsibilizazio- eta mugimendu-modu berriak esperimentatzeko. "- Inskripzioa | La Fundición: Tf. 94 475 33 27
- 3, 4, 5 Abendua, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara | La FuNdicIOn
- Abenduak 5 | Jendaurreko aurkezpena, sarrera doan
Dantzaldia 2024: Laborategi-tailerra: "Coreográfias de la mirada"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
lafundicion.org
Non
La Fundición
Noiz
03/12/2024-etik 05/12/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.