"The Walk"

"The Walk"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarteko terraza

Noiz

28/07/2020

Iragan 2014ko udaran abian jarritako "RoofTop Cinema" zikloa Baluarteko terrazara uztailean itzuliko da ondoz ondoko zazpigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarteren eskutik. Aurten, saio-kopurua handitu da: guztira, 5 emanaldi izango dira, eta haietan protagonistak zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu dira, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak. Zinemaren historiako maisu ospetsuek (Hitchcock, Wilder) izenpetutakoak batzuk, kontalari bikainek (Clayton, Zemeckis) edo zinemagile hasiberriek eta ezagutu egin behar ditugunek (Mádl). Emanaldiak 22:15ean izango dira. Filmak jatorrizko betsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 6 euroan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www. baluarte. com webgunean. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Uztailak 28 (asteartea), 22:15: The Walk (2015, El desafío gaztelaniaz)Zuzendaria: Robert Zemeckis
Gidoia: Christopher Browne, Robert Zemeckis
Argazkiak: Dariusz Wolski (C)
Musika: Alan Silvestri
Antzezleak: Joseph Gordon-Levitt, Ben kingsley, Charlotte Le Bon, James Badge Dale, Cesar Domboy, Clement Sibony, Benedict Samuel
Iraupena: 116 minutuDena 1974an hasi zen, Philippe Petit (Joseph Gordon-Levitt) kale-artista dentistarengana joan zenean, eta itxaron-gelan zegoen bitartean, aldizkari batean, New York hiriko Dorre Bikien argazki bat ikusi zuenean. Argazkia aztertu zuen eta misioa erabaki: bi eraikinen artean ibiliko zen hari gainean. Bien bitartean, aitak gurasoen etxetik kaleratu zuen, diru-sarrerarik ez duela argudiatuta. Txikitan alanbre gainean ibiltzeko inspirazioa eragin zion zirkura itzuli zen Philippe eta karpan praktikatu zuen hainbat orduan. Papa Rudyk (Ben Kingsley) harrapatu zuen, ordea, liluratuta utzi baitzuen esku-jokoetarako zuen trebetasunak. Philippek emakume bat eta argazkilari bat ezagutu zituen, eta haiekin antolatu zuen zerurako erasoa. Philippe Petitek idatzitako oroitzapenetan oinarritua. Petit funanbulista frantsesa izan zen, eta 1974an, Papa Rudy bere mentoreak gidatuta, ordura arte inoiz egin ez zen erronka bat jarri zion bere buruari: New Yorkeko Dorre Bikiak bereizten zituen espazioa kable baten gainean igarotzea. Zemeckis kontalari handiak oso ongi bururatutako filma da, ikus-entzulearengan bertigoa eragingo duten ikus-efektu berebiziko batzuetan oinarrituta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak