Pamplona Jazz Big Band

Pamplona Jazz Big Band

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Herriko etxeko plaza

Noiz

12/09/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Pamplona Jazz/Iruña Jazz taldea gazteen artean jazz musika sustatzeko asmoz jaio zen, baita, profesional kualifikatuei esker, gazteei musikari gisa hazten laguntzeko ere praktika instrumentaletik abiatuta. Bere ibilbide laburrean, zenbait kontzertu, lantegi eta hitzaldi eman ditu. Nafarroako jazzaren lau belaunaldi batera aritzen dira eta elkar elikatzen dute, batzuek adinaren esperientzia eta jakinduria ekarriz, eta besteek, gaztetasunaren energia eta bulkada. Lan-ibilbide luzeko musikariak oraindik prestakuntza-prozesuan dauden musikariekin elkartzen ditu Iruña Jazz Big Bandek. Honako leku hauetan aurkeztu ahal izan dute beren proiektua: Nafarroako Arteen Azoka 948 Merkatuan; Civivox Jus La Rochan Pamplona Swing dantza-elkartearekin batera; El Bardo Escaldaon, Count Basie-ren omenaldian, Ramón Cardorekin batera; Zangozan Ilja Reijngoud-en musikariarekin batera. Azken artista horrek talde ospetsuen moldaketak egiten ditu (hala nola WDR Big Band), Grammy Latino sari bat ere badu, eta beste abeslari ospetsu batzuekin ere aritu da, esaterako Christmas Songs lanean Deborah Carter kantari estatubatuarrarekin, eta Jazz Urtarrijazz 2020 Zikloan, Marta Marín abeslariarekin. Haien errepertorioaren bidez, bidaia bat eginen dugu, swingen garaitik gure arora arte, bidaia horretan artista klasikoak aintzat hartuta, besteak beste Count Basie, Duke Ellington, George Gershwin, Ray Charles, Count Basie, Glenn Miller, Buddy Rich eta Ilja Reijngoud. Oraingo honetan, Marta Marín-en (nazioarteko jazzen ahots handienetako bat) ahotsaz gozatzeko aukera izanen dugu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak