Elgoibarko Trinitate Jaiak 2020

Elgoibarko Trinitate Jaiak 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Elgoibarko Udala

Noiz

05/06/2020

- Egitaraua (PDF)Koronabirusak eragindako osasun-krisiak udalerri desberdinetako jai eta ekitaldi asko bertan behera uztea ekarri du. Elgoibarko Trinitate jaien kasuan, aurreko urteetan Elgoibarko Udaleko Kultura sailaren eta herriko elkarte eta taldeen elkarlanari esker, gustu eta publiko guztiari zuzendutako egitarau oparoa prestatu izan da baina aurten, beste modu xumeago baten ospatu beharko dira koronabirusa dela eta. Ohiko hitzorduak bertan behera geratu dira baina Udalak aurreko urteetan ospatutako Trinitate Jaietako hainbat eduki bilduko ditu udalaren webgunean herritarrentzako ikusgai eta eskuragarri egon daitezen: aurreko edizioetako argazkiak bilduko dira, bideoren bat edo beste, eta bide batez, jai hauetan lan handia egin duten eta, dagoeneko, gure artean ez dauden bi pertsonari omenaldia eta errekonozimendua egingo zaie. Artisau ferian, artisauen webguneak eta blogak ikusteko aukera izango da, eta horien bidez, egiten dituzten produktuak ere eskuratu ahal izango dira. Aurten zuzenean ospatu ahal izango diren hitzorduen artean, ekainaren 7an, Trinitate Egunean, goizeko 9:00etan hasiko den Udal Txistulari Taldearen Diana aurkitzen dugu eta 11:00etan meza ospatuko da San Bartolome parrokian. Egun horretan, 10:30etan umeen danborrada ere ospatuko da, baina modu berezian, balkoi eta leihoetatik izango baita. (Danborra etxean egiteko tutoriala) Ekainaren 5ean bestalde, Udaletxeko balkoia apaindu egingo da, Elgoibarko bandera haga erdian jarriko da, koronabirusaren pandemiaren biktima guztien dolu gisa. Honez gain, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak, Ludotekaren bidez, beste hainbat ekimen antolatu ditu. Haur guztiak animatu nahi ditu danbor bat egitera, etxeetatik trinitate jaiak girotzeko. Horretaz gain, eskulanak egitera animatu nahi ditu, balkoiak edo leihoak jaietarako apaintzeko. Jarduera guztiak agendan daude zehaztuta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak