Katapulta Tour Gipuzkoa 2024: "Lauzpabost Stand Up"

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024: "Lauzpabost Stand Up"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxa.eus

Non

Gaztetxea (Santa Ana kalea, 2)

Noiz

03/05/2024

LAUZPABOST STAND UP bost umorogilek gaztek osatutako 5 bakarrizketa formatuko proiektu berria da: Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati). Horrela, ordubete inguruko emanaldia osatuz, euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratzen dituena, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza eskainiz. Proiektu honetan, alde batetik elkartu dira: María Blanco, Julen Portillo eta Iker Plazaola, ETBko “Barre Librea” saioan ezagutu ziren. Ordutik Euskal Herriko txoko eta plaza ugari elkarbanatu dituzte esperientzia oparoa duten beste puntako bakarrizketalari batzuekin: Antton Telleria, Ana Goitia, Jon Plazaola, Mirari Martiarena eta Yunez Chaif. 2022-2023 urteetan berrogeita hamar herri ingurutan aritu dira (Lanciego, Zestoa, Itziar, Ea, Iurreta, Beasain, Donostia, Bilbao, Azpeitia, Zumaia, Balearrai, Lekeitio, Etxarri, Oñati, Altsasu, Billabona…). Bestaldetik, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere elkarrekin lan egin dute Barrexerka antzerki konpainian 2018tik, umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen hamaika emanaldi baino gehiagorekin. Bikotea, 2023ko Maiatzean batu zen beste hirukotera eta elkarrekin plaza eta txoko mordoa alaitzen ari dira “Lauzpabost Stand Up” proiektu berriarekin. MARIA: telebista munduan “Barre librea”, “Abiapuntua”, “Nos echamos a la calle” eta “Egunak egin du” programetan parte hartu du. Gaur egun, irratiko “Benetan Zabiz” podkasteko kolaboratzailea da eta Donostiako TAEn diardu aktore bezala formatzen.
Instagram-a. JULEN: “Galdedebalde” irrati saioko sortzaile eta kidea (6 urte) eta Zarauzko “Alproja Antzerki Talde”ko partaidea (12 urte) da. 2020an “Barre Librea”n egin zuen lehenengo bakarrizketa.
Instagram-a. IKER: “Zarramarra” podcasteko esataria, ETBko “Gora Bihotzak” saioko kolaboratzailea, “Huezinema”ko aurkezlea izandakoa… Bakarrizketa ibilbidea “Barre Librea”n hasi zuen. Egun, Ikus-Entzunezko ikaslea da.
Instagram-a. MAIALEN: “Barrexerka”ren sortzaileetako bat (5 urte), Gaztean eta Naiz Irratian irrati esataria, “Polaina” podcasteko sortzaile eta aurkezlea, “Hau ez da Niretzat” eta “Zertako” websailetako protagonista… Gaur egun, EITBko telesail eta programa ugaritako gidoilari da eta “Zurriola Antzerki Eskolan” dabil.
Instagram-a. MIKEL: “Barrexerka” ko sortzaileetako bat, ETB1eko hainbat saiotan gidoilari eta aktore (“Bekaduna”, “Hil kanpaiak”, “Arnasa gara”), eta “Karkarkar” egitasmoaren partadidea.
Instagram-a.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak