Bilintxen Menda bertso hamabostaldia 2024

Bilintxen Menda bertso hamabostaldia 2024

Gertaeraren datuak

Noiz

19/04/2024-etik 02/05/2024-era

2021ean antolatu zuten Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldia, Bilintx bertsolari handiaren jaiotzaren 190. urtemugaren karietara.  Beste ardatz baten gainean, baina helburu eta borondate berbera dakar bigarren honek ere: Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatu, bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoeta egin. Oraingoan, antolakuntzara San Telmo Museoa ere batuta, txapelketa izango da aurtengo jardunaldien ardatz, eta Imanol Larzabal Aretoan, Antzoki Zaharrean, Ernest Lluch K. E. n eta San Telmo Museoan egingo diren lau saioek osatzen dute programa. Horietako bik ordaindutako sarrera dute eta beste bietan sarrera librea izango da aretoa bete arte. Sarrerak bihar martxoak 26 jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera. - Txapeldunen bertso saioaApirilak 19, 19:30, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)5 €Sarrerak, donostiakultura. eus/sarrerak webgunean, Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Lugaritz Kultur EtxeanBost dira Txapelketa Nagusia irabazia dutenen artetik bizirik segitzen duten bertsolariak. Xabier Amurizak aspaldixko utzi zituen plazak, gainerakoek sasoi betean jarraitzen dute eta Donostian kantatuko dute. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Artzallus, Maialen LujanbioGai-jartzailea: Ainhoa Larretxea- Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren  ikuspegitikJon SarasuaHitzaldiaApirilak 24, 19:00, Ernest Lluch K. E. Sarrera librea aretoa bete arteJon Sarasua bertsolari handia da. Plazetatik kanpo bada ere, bertsolaritzarekin lotuta segitzen du, eta haren begirada zoliak eta arrazoiketa sakonak beti sortzen dituzte gogoetarako printzak. Txapelketez eta bertsolariez arituko da Donostiako bertso hamabostaldian, Xabier Euzkitzek aurkeztuko duen saioan. - Bertsolari Txapelketen antologia kantatuaHitzaldi musikatuaApirilak 28, 19:00, Antzoki Zaharra5 €donostiakultura. eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan1935etik 1967ra bitarteko Bertsolari Txapelketa Nagusietan zeharreko bidaia bat, gaur egungo bost bertsolariren ahots eta begiradetatik egina. Bertsolari Txapelketa bakoitzak bere garaiko gai, ikuspegi eta ahotsak bildu ohi ditu. Emanaldi honetan garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibartzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arrutiren musikak lagunduta. Aizpea Goenaga arituko da aurkezle lanean. - Gai-jartzailetzaren bilakaeraMahai-inguruaMaiatzak 2, 19:00, San Telmo MuseoaSarrera librea aretoa bete arteBertsolaritzak ez du aldatu eta moldatu gabeko alorrik. Gaiak landu eta jartzeko moduek ere bilakaera ukaezina izan dute. Hiru belaunalditako gai-jartzaileak izango ditugu, garaian garaiko gai-jartze moduez eta ikuspegiez solasean. Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal izango dira solaskideak, Xabier Euzkitzek gidatutako saioan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak