"Surco"

"Surco"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Eibarko Udala

Non

Eibarko Hezkuntza Esparrua

Noiz

27/03/2020

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago. --Luzaroan uste izan zen lurra eta itsasoa ez zirela elkartzen, ez zegoela ertzik, eta olatuek sekretuak baino ez zituztela itotzen eta noraezean flotatzen zuten ametsak itzaltzen. Eta denbora luzean horrela izan zen, baina haizeak aldatu egiten dira, eta olatuak ere bai, eta batzuetan lurra laztantzen dute bakeak egin nahian eta beste garai batzuetako zati bat patxadaz ekartzen. Horrela distantzia zaharrak txikiagotzen dira, eta horrela elkartzen dira berriro ere itsasoa eta lurra. Kokreta Teatro konpainia 2017an sortu zen Berlinen, antzerki fi siko, komiko eta musikaleko konpainia gisa garatuz, ingelesezko eta gaztelaniazko ikuskizunekin. Haren ekoizpen gehienak konpainiako kideen sorkuntza kolektiboak dira, nahiz eta beste aktore eta zuzendari batzuekin elkarlanean ere lan egiten duten. Bertako kideak hispaniarrak dira eta Euskal Herritik eta Argentinatik datoz. Alemanian, Argentinan, Espainian eta Euskal Herrian aurkeztu dituzte beren ikuskizunak. Azken ekoizpenak hauek dira: Miguel Angela; Volare, Florencia Benderskyk idatzi eta zuzendua eta Surco. FitxaANTZEZLEAK, DRAMAGINTZA ETA ZUZENDARITZA: Irene Hernando, Luciano PercaraIraupena: 60 min

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak