DJ ikastaroa 18-35 urte bitarteko gazteentzat

DJ ikastaroa 18-35 urte bitarteko gazteentzat

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Bilborock

Noiz

03/03/2020-etik 24/03/2020-era

BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DU FORMAZIO IKASTARO BAT DJ MODUAN HASI NAHI DUTEN 18 ETA 35 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT

- Interesdunek otsailaren 23a baino lehenago eman beharko dute izena web orri honen bitartez: bilborock. typeform. com/to/rndSJ8.
- Formazioa emango dutenak, berriz, Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJetako kide ohia) izango dira, eta kalitate handiko ekipoak baliatuko dira.
- Ikastaroa Bilborocken egingo da, 2020ko martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, 18:00etatik 20:00etara. Bilboko Udalak epea ireki du DJ moduan hasteko ikastaroan parte hartu nahi dutenentzat. Ikastaroa gazteentzat da: Bilbon bizi behar dute, eta 18 eta 35 urte bitartean izan behar dute, eta ez dute jakin behar ezertxo ere DJ teknikez, edo oso oinarrizko gauzak baino ez; eta, jakina, musikaren arlo horretan hasteko gogoa izan behar dute. Formazio hori jaso ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea web orri honetan, otsailaren 23a baino lehen: bilborock. typeform. com/to/rndSJ8 Ikastaroa egiteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta 12 parte hartzailerentzako lekua izango da: izena eman ahalako hurrenkeraz hautatuko dira. DJ izateko hastapenen ikastaro hau 8 ordukoa izango da: 4 saio izango ditu, 2 ordukoa bakoitza. Eskolak 2020ko martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an emango dira, 18:00etatik 20:00etara, Bilborocken. Formazioa profesional hauen eskutik izango da: Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJs-etako kide ohia). Oso kalitate handiko ekipoak erabiliko dira, Bilborocken.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak