Rodrigo Ballesteros 6tet

Rodrigo Ballesteros 6tet

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Bertendona Institutoa

Noiz

14/02/2020

Bilbao Distrito Jazz 2020ren barruan. Otsailaren 14an, Bertendona institutuak Rodrigo Ballesteros bateria jotzaile eta konposatzaile gaztearen emanaldia jasoko du. Jazzaren azken belaunaldiko errebelazioetako bat denak bere proiektu pertsonala aurkeztuko du, duela gutxi Rotterdamen (Herbehereak) master ikasketak egin zituenean sortutakoa. Proiektu horrekin Codarts University of the Arts izenekoak antolatutako Erasmus Jazz Prize lehiaketa irabaztea lortu du. Ballesteros seikote baten buru da, eta bertan Jorge Vistel arituko da tronpetan, Roberto Nieva saxo altuan, Daniel Juarez saxo tenorean, Iñigo Ruiz de Gordejuela pianoan eta Toño Miguel kontrabaxuan. Maila horretako musikariz inguratuta, oreka ezin hobea aurkitzen du inprobisazioan arakatzeko eta protagonismoa, kontzertuan zehar, taldekide bakoitzaren esku uzteko. Jorge Vistel: tronpeta
Dani Juárez: saxo tenorea
Roberto Nieva: saxo altua
Iñigo Ruíz de Gordejuela: pianoa
Rodrigo Ballesteros: bateria
Toño Miguel: kontrabaxua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak