"Ningún hombre me llevará a la cumbre"

"Ningún hombre me llevará a la cumbre"

Gertaeraren datuak

Non

La Fundición

Noiz

01/07/2020

“Regina & Celeste (Uña Rota 2019) liburuarekin estuki eta intimoki erlazionatutako lana. Trans elkarrekikotasuna”Regina & Celeste bi izen, bi gorputz, bi istorio eta elkarrekikotasun bakarra dira. Bere momentuan, pribatua: formalitate eta zeremoniarik batere gabekoa. Orain ere informala da, baina publikoa, irakurtzera ausartzen denaren eskura.
Bi eskutara idatzitakko egunkari zirraragarria da, taburik gabekoa. Korrontearen aurka egiten den bidaia, LGTBI arloko etiketak, kategoriak eta estereotipoak eta genero eta gizatasun kutsua duen edozer zalantzan jartzen duena. (Carlos Rod)Kanaria Handian, uharteko lekurik altuena “La Cumbre” izenez da ezaguna.
Pasa den udan, sute handi batek pinu baso horren 10. 000 hektarea suntsitu zituen. Izenburuak irakurketa bikoitza dauka. Gizon batek ere ez nau eramango lan honen zati bat grabatu nuen paraje mortura; eta, bestalde, ipuinetako printzesen fantasia hausten du: nik neuk nigatik egiten ez dudana ez du gizon batek ere egingo. Trans emakumeok arriskuan gaude maitasun harreman baten berri ematen dugunean; izan ere, gizonek oraindik ere aurreiritzi asko dituzte emakume trans batekiko harremanak ikusarazteari dagokionez. Titidun maritxuak baino ez gara gizarteko jende askorentzat. Zuzendaria – Antzezlea: Celeste González
Musika: Igor Stravinsky “Udaberriaren kontsagrazioa”
Argazkiak: Miguel Barlibrea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak