Vera Fauna

Vera Fauna

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxakultur.eus

Non

Kutxa Kultur Kluba

Noiz

21/02/2020

Imajina ezazue Los Nikis taldeko kantariak bota egin duela Ramonesen disko-bilduma, Love eta The Seeds-en bootleg-en bilduma egiteko. Edota pentsa ezazue Fumaça Pretakoengan, Kinton laino tankerako pilulen betekadarekin. Horrelako zerbaiten antza du Vera Faunaren soinuak. Doraemon-en antza, konga dantzatzen Toga festa batean. Bere baitan infinituraino tolesturiko gitarren antza. Chorus itsaskor, esku-zarta edo ijito-ezkontza baten erdian 800ean egiten den bidaia baten antza. Andaluzieraz kantaturiko psikodelia existitzen da eta hemen dugu froga. Teenager kemena duen pop distiratsu batez beterik, Vera Faunak itsas testuren sarea ehuntzen du eta hor kokatzen da bere mezua, halako soinu-poesia freskagarri batean eta bere kantariaren, Kike Suarezen, ahotsa bezain berezian. Ia era intuitiboan, morroi hauek fidagarritasunez eraikitzen dituzte soinu-pasarte bihurriak, probintzietako kostunbrismoaren eta post millennial-en inkontinentzia hiritarraren artean erdibidean dauden belaunaldi-himnoak. Lau taldekideak Cadizen, Ceutan eta Sevillan jaio ziren, baina oso ondo atera zitezkeen Kalifornia eguzkitsuan eremu batean aparkaturiko karabana zahar batetik. Agian horregatik erabaki dute garaje estiloko pop lo-fi mota baten eta beren Boogarins miretsien neo psikodeliaren koska bat estuagoaren artean jartzea hesola. Eta ez dudarik egin, asmatu dute. Todd Rundgren-engandik Juan Moneo el Torta-renganaino, Vera Faunak belaunaldi-linkak egiten ditu 3D estanpa osatuz ustekabeko kolore-gamarekin, musikazko kaleidoskopioa, zuzenekora igarotzen direnean zakila eguzkitan bezala harrotzen dena. (Testua: Emilio Cascajosa)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak