"La inoculación de viruelas en las provincias vascas en el siglo XVIII"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kmk.gipuzkoa.eus
Non
Koldo Mitxelena Kulturunea
Noiz
20/05/2024
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburuk, Gipuzkoako Historialarien Elkarteak, antolatutako hitzaldia:La inoculación de viruelas en las provincias vascas en el siglo XVIIIInokulazioa baztanga epidemien aurkako prebentzio metodo eztabaidagarria izan zen, XVIII. mendeko Europan erritmo desberdinetan hedatu zena. Euskal lurretan erregistratutako lehen inokulazio kanpaina 1771koa da, eta monarkia hispanikoko lehen kanpaina indartsuenetako bat ere izan zen. Hurrengo urteetan inokulatzen jarraitu zuten, eta, 1791n, gutxienez 2. 700 pertsonara iritsi arte. Nola garatu ziren kanpaina horiek?, nor izan ziren sustatzaileak?, nortzuk inokulatuak?, zer jarrera erakutsi zuen garaiko euskal gizarteak berrikuntza mediko horren aurrean?Javier Esteban Historia Modernoko irakasle albokoa da UPV/EHUn. Bere doktore tesiak XVIII. eta XIX. mendeen arteko euskarazko inprimakien azterketa soziala izan zuen ardatz eta ikertzaile doktore gisa, berriz, Napoleonen kolaboratzaile euskaldunak aztertu zituen. Gaur egun, XVIII. mendeko monarkia hispanikoko osasun publikoaren ikuskera aztertzen ari da, zehazki, baztangen inokulazioaren hastapenetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo https://metaaprendizaje je. academia. edu/JavierEstebanOchoadeEribe webgunera. Partaideak: Javier Esteban (hizlaria), Iker Echeberria Ayllón (moderatzailea)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.