Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna. Bere trama izaerak hiru pertsona(i) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia. . . - Gidoia eta antzezpena: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao Eta Araitz Katarain, Lokatz Loreak Sormen Kolektiboa
- Zuzendaritza: Iraitz Lizarraga
- Argi diseinua: Junki Mayo
- Atrezzoa: Idoia Beratarbide Eta Alvaro Ledesma
- Kartela: Unai Anso
- Bideoa eta argazkiak: Unai Lizartza
- Laguntzaileak: Miren Amuriza, Ibil Bedi Musika Taldea, Ixone Asategi Eta Haize Lekuona
"Itzal(iko) bagina"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
mungia.eus
Non
Olalde Aretoa
Noiz
05/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.