Erraustegia piztuta "aro berri bat" hasi da batzuentzat, "atmosfera zabortegian" bilakatuko da besteentzat

Erraustegia piztuta "aro berri bat" hasi da batzuentzat, "atmosfera zabortegian" bilakatuko da besteentzat
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Batzordean erraustegia izan zuten hizpide nagusi urte amaieran. Jose Ignacio Asensio foru ingurumen diputatua bitan agertu zen; lehenik EHBilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak eskatuta, erraustegiaren bueltan gertatzen ari denaz argibideak emateko; bigarren agerraldia Asensiok berak galdegindakoa izan zen, “Gipuzkoako Ingurumen Gunea martxan jarri eta lanean hasi dela azaltzeko”.