2024ko Errenteria 11 Kolore jaialdiaren barruan. Jolasetik abiatuta, euskararen eta elkarrekin bizi diren hizkuntzen arteko elkarbizitzaz hausnartzen duen instalazio artistiko interaktiboa. Hizkuntzak eta emozioak dira ardatza, bi galderatatik abiatuta:- Zein da euskal komunitatearen barruan dagoen aniztasun linguistiko-kulturala, nola gurutzatzen gaitu eta nola has gaitezke etorkizuneko euskal herritarrak irudikatzen?
- Nola lagun dezakete diziplina artistikoek hiztun gisa ditugun bizipenak, kezkak, nahiak eta erronkak gero eta aldakorragoa den errealitate batean islatzen? "Lenguajes, cuerpos y emociones de por medio" Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak (Hizkuntza Berrikuntzarako Laborategia) beste eragile batzuekin batera sortutako ekimena da: Euskozenoa (euskal nortasunari buruzko hausnarketarako plataforma), SOS Arrazakeria eta Dejabu Antzerki Konpainia.
Dejabu antzerki konpainiak jatorri migratuko pertsonekin elkarlanean sortutako ibilbide interaktiboa da, lehen belaunaldiko hainbat migratzailerekin sortutako material eta testuekin. Tramankuluz tramankulu, bisitaria euskal komunitatearen barruan dagoen aniztasun linguistiko-kulturalera hurbildu ahal izango da, hizkuntzekiko ditugun pertzepzioak eta aurreiritziak behatzeko eta, batez ere, etorkizuneko euskal komunitatea birpentsatzeko.
2024ko Errenteria 11 Kolore: "Lenguajes, cuerpos y emociones de por medio"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kultura.errenteria.eus
Non
Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenea (Badalab)
Noiz
20/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.