"Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean"

"Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Oiasso Museoa

Non

Oiasso Erromatar Museoa

Noiz

09/10/2020-etik 31/01/2021-era

Erakusketa honek ia 800 urtez (K. a. II. mendetik K. o. -ko 541. urtera arte) mundu erromatarrak pairatu zituen izurriteak ditu hizpide, garai errepublikarretik Ekialdeko Erromatar Inperioko (edo Bizantzioko) Justiniano enperadorearen urteetara arte hain zuzen. Mende guzti hauetan zehar ia 90 bat gosete eta pandemiari aurre egin behar izan zieten erromatarrek eta haien ondorengoek. Erakusketan, mendebaldea jipoitu zituzten izurrite ezberdinen jatorri, sintoma, eragin eta ibilbidea ikusi ahal izango dira, garaiko biztanleek gaitz hauei aurre egiteko hartutako neurriak ere kontuan hartuz. Baskoniari eskainitako ataltxo bat ere izanen da. Gainera Antzinako pandemia nagusiei eta oraingoan bezalako krisietatik iraganean artikulatu ziren diskurtso sozial eta politikoei buruzko konferentzia programa bat ere izango da. ORDUTEGIAAstearte-Osteguna eta igandeak: 10:00-14:00.
Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak