Euskadiko Orkestra: "Bruckner wagneriarra"

Euskadiko Orkestra: "Bruckner wagneriarra"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

19/01/2021

Zuzendaria: Robert TreviñoBehzod Abduraimov piano-jotzaile gazteak (Uzbekistan), The Independent egunkariaren arabera, «bere belaunaldiko pianistarik perfektuena», errepertorioko kontzerturik ospetsuenetako batekin debutatuko du gure denboraldian, Beethovenen Emperor Concerto kontzertuarekin, hain zuzen. Beethovenek 1811. urtean estreinatu zuen lana, eta, partitura lerden eta ospatzaile horrekin, perfekzioa lortzen du kontzertuaren formatuari dimentsio sinfonikoa emateko egiten duen bilaketan. Ondoren, Robert Treviñok bere konpositore totemikoarekin egingo du topo, alegia, Anton Brucknerrekin (2016ko martxoan, haren musikarekin aurkeztu zen, lehen aldiz, gure publikoaren aurrean). Oraingoan, oso gutxitan interpretatzen den sinfonia bat aukeratu du: 3. sinfonia, «Wagner». Ezizenarekin igar daitekeen bezala, Richard Wagnerren orkestra-soinua eta kromatismo harmonikoa antzematen da Bruckner bere miresle eta lagunaren begirada amultsuaren atzean. L. V. Beethoven
Pianorako 5. kontzertua, 'Enperadorea'A. Bruckner
3. Sinfonia, 'Wagner'

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak