Araoa da 24/25 Denboraldia egituratzen duten gaietako bat, eta agerian geratuko da Abonu Denboraldiko lehen egitarauan bertan, Pascual Aldaveren Akelarre balletaren zati batekin. Lesakako konpositoreak Pio Barojaren Urtubiko damari eskaini zion balleta, eta hura osatzen duten lau euskal rapsodietako bigarrenari helduko zaio; zehazki, kontakizunaren azken zatiari, zeinak sorginen bilkura eta dantza deskribatzen baititu. Ondoren, Robert Treviñok beste urrats bat emango du azken denboraldietan lideratu duen proiektu handian: Gustav Mahlerren ziklo sinfoniko osoaren interpretazioan. Oraingoan, 9. Sinfoniaren txanda izango da, osorik konposatutako azkena izan zena. Zehatz-mehatz, 1909an konposatu zuen, 1910ean bizitzari amaiera eman zion bihotzeko gaixotasuna diagnostikatu eta gero. Bruno Walterrek hilondoan estreinatu zuen, eta honela deskribatu: «agur baketsu bat; amaierarekin, lainoak zeruaren urdinean disolbatzen dira».
- Robert Treviño, Zuzendaria Egitaraua P. Aldave
Akelarre. Rapsodia vasca nº2 [24']*
G. Mahler
9. Sinfonia [87']
*Bilbo, Donostia eta Iruñean soilik. Data eta lekua
- Irailak 27, 19:30 h. , Bilbo - Euskalduna
- Irailak 30, 19:30 h. , Vitoria-Gasteiz - Jesus Guridi
- Urriak 1, 19:30 h. , Donostia-San Sebastián A - Kursaal
- Urriak 2, 19:30 h. , Donostia-San Sebastián B - Kursaal
- Urriak 4, 19:30 h. , Pamplona-Iruña - Baluarte
Euskadiko Orkestra: "Aldave / Mahler"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
euskadikoorkestra.eus
Non
Kursaal
Noiz
01/10/2024-etik 02/10/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.