"Gordo, basko y maricón"

"Gordo, basko y maricón"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

27/04/2020-etik 28/04/2020-era

Aktore gernikar lodi eta marikoiaren bizitzan zehar bidaia. Ez dagokion lekuan gatibu dagoen haurraren haurtzaro eta nerabezaroa azaltzen duen auto-fikzioa dugu hau. Zuzeneko musikari esker, umorez zein tristuraz kontatzen den egolatria aurkezten dute, bizipen traumatiko, dibertigarri nahiz zentzugabeek osatzen duten bizitzan arrastoa utzi duten abestien bidez. Bakarrizketaz beteriko kontzertua, abestiz jositako bakarrizketa. Fikzio eta errealitatea nahasten dituen strip-tease emozionala izango dugu antzezlearen eskutik, ohiz kanpoko haur gernikar lodi eta marikoia. - Aktorea eta egilea: Mitxel Santamarina
- Zuzendaria: Marina Lapuente
- Musikariak: Naiel Ibarrola, Jon Fresco
- Makillajea: Arri Eizmendi
- Horma-irudia eta argazkiak: Media&Medio

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak