TRAMA diziplinarteko programa 2024 (ARTIUM Museoa)

TRAMA diziplinarteko programa 2024 (ARTIUM Museoa)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

artium.eus

Non

Artium Museoa

Noiz

13/09/2024-etik 15/09/2024-era

TRAMA diziplinarteko programa bat da, mugimendudun irudiaren inguruan gogoeta egin eta beste arte eta jakintza-arlo batzuekin lotzen duena, hitzaldi, performance, kontzertu, lantegi eta proiekzioetatik abiatuta. Programa honek ekosistema berriak sortzea du helburu, hiztegi bat sortzeko aukera emango digutenak, oraina ulertu eta pentsatzeko eta beste etorkizun posible batzuk asmatzeko. (SARA TORRESEN LANTEGIAN IZENA EMATEKO EPEA IRAILAREN 6AN BUKATZEN DA. Ikusi oharra behean)TRAMAk «grabitate-indar» bat aktibatzen du, lankidetza eta zaintza erritmo motelagoan praktikatzeko espazio kritiko bat sustatzen duena. Proiektu honek «elkartasuna infinituraino» eramanarazten digu —Víctor Hugo aipatuz—, zinema, beste praktika artistiko batzuekiko, trukatzeko eta hautemateko modu berrien bidez. Programa osoa jaitsi (pdf)- Irailaren 13an, ostirala18:30ean. HERIOTZA BIZITZAREN LEHEN ZATIA DA
Catarina Vasconcelos (Lisboa 1986) zinemagile portugaldarraren hitzaldia. 20:00etan. BAINUAREN ERRITUALA: MAITALEEN DENBORAREN POETIKA
Sara Torres (Gijón, 1991) idazlearen irakurraldi antzeztua. 21:00etan. HOSTOAK KENTZEA
Proiekzioa 16 mm-tan eta performancea: Hostoak kentzea, Valentina Alvarado Matos (Maracaibo, 1986) artista eta zinemagilearen pelikula sorta hautatua. - Irailaren 14an, larunbata10:00etatik – 12:00etara. ESKARIAREN MISTERIOA: MAITASUN GUTUNAK
Lantegia Sara Torresekin (I). 12:30ean. ELKARRIZKETA
Sara Torresen eta Arantza Santestebanen (Iruñea, 1979) arteko elkarrizketa. 17:30ean. IRTEERA ORO SARRERA DA
Alex Reynolds (Bilbo, 1978) artista eta zinemagilearen lanen proiekzioa eta Julia Spínola (Madril, 1979) artistarekin solasaldia. 20:30ean. KONTZERTUA
C. O. U. musika- eta ikus-esperimentazioko zentroaren kontzertu-performancea. Itziar Garaluceren (Vitoria-Gasteiz, 1986) lankidetzarekin. - Irailaren 15ean, igandea10:00etatik 14:00etara. ESKARIAREN MISTERIOA: MAITASUN GUTUNAK
Lantegia Sara Torresekin (II). TRAMA Artium Museoaren programa da, Garbiñe Ortegak komisariatutaIrailaren Irailaren 13tik 15era
Jarduera guztiek sarrera librea dute, lekua bete arte, Sara Torresek emandako lantegiak izan ezik, leku mugatua baitu. Parte hartzeko, motibazio-gutun bat bidali behar da (gehienez 200 hitz) a izen-emateak@artium. eus helbide elektronikora irailaren 6a baino lehenago.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak