Senpererainoko joan-etorria, bertatik bertara

Lehen egunean, berotze aldera-edo: Bergara-Deba-Bedua-Meaga-Zarautz-Aia-Orio-Igeldo-Donostia. Guztira 96,5 km. eta lau aldats: Itziar, Meaga, Aia gaina eta Igeldo.

Bigarrenean, egunik patxadatsuenean: Donostia-Oiartzun-Behobia-Sokoa-Azkaine-Sara-Senpere. Gurutzeberriko aldapa eta Larrun barreneko bidezidor "berdea" izan ezik, lau samarra eta, asko jota, 65 km. besterik ez.

Hirugarren eguna, aldapatsuena: Senpere-aintzira-Lizuniaga-Etxalar-Lesaka-Agiña-Irutxulegi-Astigarraga-Martutene-Donostia. 85 km. eder eta astun bezain euritsuak, Lizuniaga, Agiña eta Irutxulegi mendateak, bata bestearen ondotik, tarteko.

Eta amaitzeko, berriz, Donostiatik Bergararaino, Lugaritz, Zubieta, Usurbil, Orio (Mollarri), Zumaia, Deba (1) eta Maltzagan zehar. Beste 83 km.

Guztira 330 km. inguru, lau egunetan. Datorren utean ere izango da segurutik gehiago, baina nekez, ordea, politagorik, eta are zailago bustiagorik.

Joan-etorria egin dugu 79 ta 75 urteko aitona-amonak bizikleta elektrikoaz, eta, ohiko bizikleta arruntaz, 52 urteko gidaria. Tira, gidari ez ezik, baita laguntzaile, zaindari, konpontzaile, hornitzaile,  “botillero” eta argazkilari ere. Eskerrik asko.

1) Txangoa Bergaran hasi eta amaitu arren, nik Deban egin nuen sartu-irtena.  

. Txango-hirukotea, Behobia eta Pausuaren artean. Atzekaldean, Konpantzia edo Faisaien uhartea.

. Bergaratik bazterrik urrunena, Senpereko aintzira-barrena

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak