Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan kokatuta, erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkezten du bere garaiko kultura artistikoaren esparru zabalean, bere lehen hamarkadetan zentratuz, 1950 eta 1970 bitartean, eskultoreak bere ideal estetikoak eta bere iruditeria plastikoa definitzen dituenean.
Xede horrekin, hainbat diziplinatako 100 artelanetik gora bildu ditu San Telmo Museoak. Multzo horretan tartea egin zaie antzerki esperimentalari, argazkilaritzari, dantzari, zinemari eta modari, besteak beste. Antolaketa eta produkzioa: San Telmo Museoa
Komisarioa: Maria Bolaños- 2024ko ekainaren 8tik irailaren 29ra
- Asteartetik igandera, 10:00-20:00
- Sarrerak
- Bisita gidatuak eta jarduerakErakusketak Chillida bere garaikideen ozeano artistikoaren erdian aurkezten du, eta azaleratzen du arte plastikoetan ez ezik filosofian, arkitekturan, dantzan, argazkigintzan edo musikan garai hartan nazioartean ibili ziren idealek, kezkek eta esperimentuek bilbatutako sare fin hori; gogoetarako anbizioa eta jakin-min kultural aparta baitzituen hark ere bereizgarri. Erakusketak ardatz ditu 1950etik 1970era bitarteko bi hamarkadak, zeinetan Europako arteak berreraiki baitzuen modernitatearen egitura, gerrako tragedien ondoren. Une jakingarria izan zen, gainera, eskulturaren historian: izan ere, orduantxe atera zen mende ia oso bateko lozorrotik eta berpiztu zen arte berri eta erradikal bihurturik. Eta, azkenik, sortze-urteak izan ziren Chillidarentzat, orduan eraiki baitzuen arteari buruzko bere ikuspegi pertsonala. Azken batean, erakusketak proposatzen du Chillida «elkarrizketan» aurkeztea, bere garaikoekin bere garaiko hizkuntzan solasean. Ildo horretan oinarrituta dago erakusketa: elkarrizketan, ikuspuntuen trukean, iritzien elkarbizitzan. Horregatik, erakusketa egituratzen dituzten zazpi eremuak ez datoz bat arte-joerekin; aitzitik, erakusketako eremuek aztergai dituzte itxuraz elkarrengandik urrun dauden artistak lotzen zituzten esperientziak, bilaketak, gustuak edo obsesioak, eta, horrela, bata bestearen inspirazio izan ez arren, garai hartan «airean zegoena» marrazten dute. Chillidaren eskulturak eta marrazkiak elkarrizketan ageri da XX. mendeko maisu handiekin, hala nola, Picasso, Miró, Arp, Julio González, Richier, Lobo, Giacometti, Motherwell, Millares, Dubuffet, Moore, Hepworth, Meadows, Smith, Jacobsen, Caro, Beuys, Chamberlain, Mendiburu, Hantaï, Asins, Aurelia Muñoz, María Paz Jiménez, Villèlia, Bosshard, Lardera, Ozu, Bresson, Cartier-Bresson, Bing, Callahan, Martha Graham y Cunningham. Guztien artean, garai hartako nazioarteko abangoardiaren mapa bat osatzen dute, 30 bat museo, fundazio eta bilduma pribaturen lankidetzari esker eratu ahal izan dena. Lankidetza horretan, bereziki nabarmentzekoa izan da Chillida Lekuren ekarpen esanguratsua, baita Gulbenkian Arte Modernoko Zentroarena, Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalarena eta San Telmo Museoarena berarena ere. Bisita gidatuak- Ekainaren 15etik aurrera
- Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
- Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. JarduerakIkusi hemen erakusketarekin lotutako jarduerakErakusketa irisgarriaIkusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker. - Jaitsi euskarazko testuak (. doc)
"Elkarrizketa bat. Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak (1950-1970)"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
San Telmo Museoa
Noiz
08/06/2024-etik 29/09/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.