María Vizarraga eta Antonio Santiago "Ñoño"

María Vizarraga eta Antonio Santiago "Ñoño"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.flamencoonfire.org

Non

San Jose plazatxoa

Noiz

29/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. Sevillako Tres Mil Viviendas deitu auzoan jaioa, familiatik heldu zaio flamenkoa Mari Vizarragari. Juana la del Revuelok sartu zuen bide profesionalean, eta orduz geroztik, Juana Amaya, Torombo, Joaquín Cortés eta Remedios Amayarekin aritu da lankidetzan, eta azkenaldian, berriz, funtsezkoa da Farruquitoren ikuskizunean. Kantuaren egiazko matriarka, bikaina da hala solearen kantu urratuan, nola kantu "festeroetan". Bere ahotsa errespetu-iturri izugarria da flamenko zale eta ezagule guztien artean, eta dagoeneko, flamenkoaren historian sartua da. Flamenco on Firen, Antonio Santiago, "Ñoño", izanen du lagun, gitarrista gaztea izanagatik ere, halako ukitu tradizionala duena. 12 urte zituela  Cristinaren Fundazioan hasia, Miguel Angel Cortes, Manolo Franco, Pedro Sierra eta beste artista batzuk izan zituen irakasle. 16 urterekin, lehen bira egin zuen, eta geroago, Espainiako tablaorik garrantzitsuenetan aritu zen lanean. Mundu zabalean izan da Pepe Torres, Juana Amaya, Farruquito eta beste artista batzuen bidelaguna. 2008an, lehen saria eskuratu zuen Utrerako Flamenkologia Katedraren lehiaketan, gitarra bakarlarien atalean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak