Ipuin-kontaketa: "Karabi karaba" Inés Bengoarekin

Ipuin-kontaketa: "Karabi karaba" Inés Bengoarekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Oñatiko Udala

Non

Oñatiko Liburutegia

Noiz

25/02/2021

Ipuin kontaketa saioa “Karabi karaba” Inés Bengoarekin, 4-5 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta. Txanogorritxo eta Edurnezuri ezagutzen al dituzue? Jakina! Baina herri ipuinen artean ahantzitako pertsonaia asko dago haurrak liluratu eta tarte on bat pasatzeko aukera eskainiko dutenak. Ezagutzeko prest?Ipuin dibertigarri eta barregarriak osatzen dute ipuin saio hau. Ondo pasatzeko eta irudimena elikatzeko zatoz Karabi Karaba entzutera!Ordu erdiko bi saio, 17:30ean eta 18:15ean. Saioen artean etenaldia, gela aireztatzeko eta garbitzekoOHARRA:Azken aldian liburutegiak antolatzen dituen ipuin kontaketen arrakasta ikusita, bi aldaketa nagusi egitea erabaki dugu:- Otsailetik apirila arte, hilean bi OSTEGUN KONTALARIAK antolatuko dira: bata 4-5 urtekoentzat eta bestea  +6 urtekoentzat. Beraz, eskaintza bikoiztuko dugu!!
- Otsailetik aurrera eta berriro jakinarazi arte, gonbidapenak lortzeko sistema ere honako hau izango da:1. Hilaren lehenengo astean (astelehenetik ostiralera) izena emateko epea irekiko da. Umearen izena eta telefono zenbaki bat eman beharko dituzu.
2. Izena emateko aukerak: Telefonoz: 943 71 61 11 / Korreoz: liburutegia@onati. eus / Whatsappez: 688 732 826
3. Lehen aste horretako ostiral arratsaldean (19:30) zozketa egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.
4. Liburutegia zortedunekin harremanetan jarriko da eta gonbidapen bat edo bi nahi dituzten galdetuko die (haur bakoitzeko bi gonbidapen izango dira gehienez).
5. Zozketan, erreserbako beste hiru izen aterako dira.
6. Joaterik ez baduzue, jakinarazi liburutegian eta erreserbako haurrei eskainiko zaie zuen gonbidapena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak