Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2024) Donostian

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2024) Donostian

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.etxepare.eus

Noiz

04/10/2024-etik 30/11/2024-era

Urrian hasiko den ikastaroak atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu. Aurtengo edizioa Donostian egingo da, UPV-EHUko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean. Hemendik aurrera, ikastaroa bi urtean behin egingo da. 2010ean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta hauen integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 35 unibertsitatek euskara eta euskal kultura eskaintzen dituzte beren gradu eta graduondoko curriculumetan. Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa UPV/EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan dago sortuta eta hamargarren edizioa izango da aurtengoa. Atzerriko hizkuntza gisa euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian ariko diren irakasleen (irakurleen) prestakuntzan sakontzea du helburu. Euskal kultura hainbat diziplinatan nola irakatsi eta transmititu landuko dute parte-hartzaileek hainbat adituren eskutik. Euskal Ikasketen didaktika hainbat ikuspegitatik aztertu eta metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte ikasleek euskara eta euskal kultura irakasteko. Hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte, hain zuzen ere. Ikastaroa tokiko behar espezifikoetan oinarrituta diseinatuta dago eta irakasle postu horiek sustatzen dituen Etxepare Euskal Institutuko Irakurletza Sarea eta ematen dituen aukerak ezagutaraziko dira:- Metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu.
- Diziplina anitzetatik euskara eta euskal kultura nola irakatsi eta transmititu ikasiko duzu.
- Herrialde eta ikaslegoaren errealitatera egokitutako proposamen didaktikoak garatuko dituzu.
- Aditu eta profesionalen eskutik ikasiko duzu.
- Nazioarteko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza jasoko duzu. (Ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu).
- Nazioarteko testuinguruetan euskara eta euskal kultura irakasteko eta transmititzeko metodologia, tresna eta baliabideak eskura itzazu aditu eta profesional nabarmenen eskutik. DATAK: URRIAK 4 – AZAROAK 30. ORDUTEGIA: Ostiraletan, 16:00-20:20 / Larunbatetan, 9:00 – 15:20. FORMATUA: AURREZ AURREKOA. HIZKUNTZA: EUSKARA. BALIO AKADEMIKOA: 6 kreditu ECTS. PREZIOA: 400,00 €. Informazio gehiago:- Etxepare Euskal Institutua
- UPV/EHU

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak