Jaungoikoak ahaztutako eremua batean dagoen etxalde batean, afari arrunt bat “Salba bedi ahal duena” bihurtuko da, ezustean, anfitrioia hilda agertzean. Hildakoaren emaztea, haren adiskiderik onena eta arreba gertakari bitxi hori argitzen saiatuko dira, besteekiko susmoak haien gogamenak inbaditzen eta pentsamenduak desitxuratzen dituen bitartean. Intriga handiko komedia honetan, antzezlana aurrera joan ahala, umorea surrealistagoa bihurtuko da. Pixkanaka, pertsonaiek bere benetako aurpegia agertzen joango dira, baina ordurako berandu izango da, inork inor ezagutzen ez duenean atzera bueltarik ez duen erabakia hartuko baita. Pieza korala, misteriotsua eta enigmatikoa, nolabaiteko clown klabean egina eta barrez lehertzeko modukoa. Antzerki talde honetako kideen bokazioak dira antzezpena eta Arte Eszenikoen arloko ikerketa. Emozio-, arte- eta sormen-arloko esperientziak komunikatzen eta transmititzen laguntzea da euren xedea. Vientosur Teatroko prestakuntzatik jaio ziren, Rocio Cuadrelli ikastetxeko zuzendariaren eskutik. Han hiru aktoreek jasotako interpretazio-ikasketeten oinarria, osatuz joan dira geroago egin duten hainbat arlotako formazioarekin: bikoizketa, kantua, gidoigintza, interpretazio-zuzendaritza eta pertsonaiaren sorkuntza, besteak beste. - Iraupena / Duración: 70 minutu / minutos
- Konpainia / Compañía: CONTIGUO TEATRO
- Egilea / Autoría: Roberto Moralo
- Zuzendaria / Dirección: Cristina Almazán
"UN CADÁVER INESPERADO"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Abadiñoko Udala
Non
Errota Kultur Etxea
Noiz
13/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.