"Distans"

"Distans"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Ezpeleta Jauregia

Noiz

18/08/2020

Astearteetan, 20:00etan, Antzerkia Patioan eginen da Gayarre Antzokiaren eskutik: adin guztietako ikusleei zuzendutako lau antzezlan arin samar taularatuko dituzte, gai askotarikoak, nafar konpainia baten eta nazioko beste batzuen eskutik. Hainbat istorioz gozatzen ahalko dugu, mundu onirikoak, pasiozkoak, jolas eta fantasiakoak irudikatuz. Kale-artetaren Ikuskizunak (astearteetan, 20:00etan): 2020/08/04 ORGANIK, 2020/08/11 ROMEO ENMASCARILLADO, 2020/08/18 DISTANS, 2020/08/25 ANTIPASTI. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Antzerki-saio horiek Gayarre Antzokiaren fatxadaren ondoan taularatzen zituzten aurreko udetan, eta aurten Patiora lekualdatu dituzte edukiera kontrolatu beharra dagoelako, betiere atari zabaleko ikuskizunei uko egin gabe. Abuztuak 18. 20:00. DISTANS. Konpainia: Vol’e temps (Granada).
DistanS adiskidetasunari buruz mintzatzen da: urteak joanagatik gure bihotzetan bizirik dirauten oroitzapenak. Gizakiaren hauskortasunaz mintzatzen da, hausturaz, bakardadeaz, eta besteekiko ditugun harremanak birsortu eta berreraikitzeko gai den maitasunaz. Emozioetan barnako bidaia da, espazio bisual eta soinudun batean, non zirku-akrobatikoko eszenek eta keinuzko antzerkiak ikuskizun organiko, sentibera eta dibertigarria osatuko baitute. Adin guztietarako. Generoa: Zirkua-antzerkia. Testurik gabea. Iraupena: 55 minutu. GAYARRE ANTZOKIAREKIN ELKARLANEAN

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak