"Tomiris"

"Tomiris"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lafundicion.org

Non

La Fundición

Noiz

16/07/2020

- Edukiera murriztua (Covid19).  Emakume itxura hartzen saiatu den gizonezko bat, pole dance dantzaria; hori da pertsonaia bakarra, eta zuzenean kontatuko dio bere istorioa dantzaikuskizuna ikustera hurbildu den publikoari. Horregatik, pole dance barra bat eta kamerinoko ispilua soilik ikusiko dira taula gainean, eta dantzasaio labur pare bat ere izango dira.   Nagusiki, pertsonaiaren bakarrizketak osatuko du antzezlana. Mendeku zilegiaren gaineko ikuskizuna da Tomiris, pertsonaia bakarrekoa. Indarkeria matxista ardatz nagusi hartuta errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia. Iñaki Ziarrustak sortu zuen Bilbon 2010ean AXT konpainia beste antzerki mota bat egiteko asmoz. . .   Bere lanaren ardatz nagusiak distopia (errealitatea ematen da idealaren erabat aurkakoa den gizarte fiktizio batean) eta antiestetika dira, hala nola euskal antropologia eta tradizioan ikertzea.   FITXA ARTISTIKOA

- Testua, zuzendaritza eta antzezpena Iñaki Ziarrusta
- Musika Palanka kolektiboa
- Eszenografia, argiak eta atrezzoa ATX teatroa
- Jantziak Ane Sehnsucht
- Argazkiak Ainhoa Resano

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak