Javier Hernández-Simón zuzendari bilbotarra proiektu honen egilea da, Laia Marull aktorea eszenatokiko buru duen lana dugu eta maitasun kontzeptua hartzen du ororen gakotzat. Batzuetan itotzen garen itsaso sakona da maitasuna, espetxea eta zeruertza aldi berean, airerik ere ez dagoen denbora gelditua. Aldizka, elurtutako uda da maitasuna, ameskeria, bizitzen jarraitzeko gure buruari kontatzen diogun istorioa. Mariana Pinedaren maitasuna horrelakoa da.
Marina Pinedaren inguruan, pertsonaia historikoa zein Federico García Lorcak sortutakoa, asko hitz egin da, Mariana emakume iraultzailea edo soilik emakume maitemindua zen eztabaidatu da. Argi dagoena da Mariana Pinedak bukaeraraino jarraitzen dituela bere ideiak, azkenengo hariraino.
- Antzezleak: Aurora Herrero, Marta Gómez, Silvana Navas, Ana Azorín, Laia Marull, Oscar Zafra, Álex Gadea, Fernando Huesca, José Fernández.
- Zuzendaritza eta bertsioa: Javier Hernández-Simón.
- Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo.
- Eszenografia: Bengoa Vázquez.
- Jantzien diseinua: Beatriz Robledo.
- Musika eta soinu-espazioa: Álvaro Renedo.
- Mugimendu eszenikoa: Marta Gómez.
- Produkzio exekutiboa: GG Producción y Distribución Escénica.
- Produkzioa: GG Producción Escénica.
"Mariana Pineda"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatroarriaga.eus
Non
Arriaga Antzokia
Noiz
03/10/2020-etik 04/10/2020-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.