L´Larraskito Kluba: Nigredo Ensemble + Victor Baladoch + Emaztegaiak + Garazi Navas + Migu

L´Larraskito Kluba: Nigredo Ensemble + Victor Baladoch + Emaztegaiak + Garazi Navas + Migu

Gertaeraren datuak

Non

Larraskito Kluba (Errekalde-larraskitu errepidea 33, 4 c)

Noiz

22/02/2020

Otsailaren 22an, larunbatez, NIGREDO ENSEMBLEren zuzeneko debuta aurkeztuko dugu Larraskiton. Jose Angel Babianoren (pianoa, konposizioa) proiektu berria da hau, honako musikarien laguntzaz: Jonathan Quiñones (bonbardinoa), Mario Martinez (klarinetea), Garazi Navas (akordeoia) eta Pau Torres (saxofoiak). Ganbera-musika talde bat izanik, black eta death metal taldeen berrirakurketak egiten dituzte; besteak beste Morbid Angel, Mayhem, Immortal, Celtic Frost, Dissection, Burzum eta Portalenak. Gainera, soinu-ekipo oktofonikoa erabiliz, beste hauek ere aurkeztuko ditugu: Victor Baladoch bartzelonarraren drone iradokitzaileak, Claudia Rebeca Lorenzoren trap deseraikia, Kike Kaos eta Miguel A. Garciaren proiektu berria den Emaztegaiaken power electronicsa, eta Miguel A. Garcia beraren esperimentu batzuk, bere elektronika beste musikari batzuekin nahastuz, besteak beste Daniel Aguirrezabalaga (perkusioa), Luis Andre (tronpeta), Txemi Artigas (baxua), Esti Ibarra (ahotsa), Garazi Navas (akordeoia), Pau Torres (saxoak), Mario Martinez (klarinetea), Izarne Oiarzabal (klakea) eta Matias Riquelmerekin (txeloa), eta baita beste batzuekin ere. . . ______________________________________________________NIGREDO ENSEMBLE
ganbera-musika,
MAYHEM, PORTAL, IMMORTAL, CELTIC FROST, BURZUM, MORBID ANGEL eta beste batzuen bertsioak joz
+
VICTOR BALADOCH
+
CLAUDIA REBECA LORENZO
+
EMAZTEGAIAK
+
GARAZI NAVAS
+
MIGUEL A. GARCÍA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak