?Amurrioko Hiribildua 2020? arte sariketa

?Amurrioko Hiribildua 2020? arte sariketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

amurrio.eus

Non

La Casona erakusketa aretoa

Noiz

01/09/2020-etik 13/09/2020-era

Amurrioko Udalak, sarietan 6. 500 euro banatuko dituen “Amurrioko hiribildua” XXXIV. arte sariketa deitu du. Artelanak iraileko lehenengo hamabostaldian jasoko dira, eta sariak irailaren 25ean banatuko dira aukeratutako artelanekin La Casonan egingo den erakusketaren inaugurazio ekitaldian. “Amurrioko hiribildua” 2020 arte sariketan, partaide bakoitzak duela denbora gutxi egindako eta aurretik beste lehiaketa batean saritu gabeko bi artelan original aurkeztu ahal izango ditu. Teknika eta gaia libreak dira. Artelanen neurriei dagokienez, bi dimentsioko artelanak ez dira 150 x 150 zentimetro baino handiagoak izango, eta hiru dimentsiokoak direnean, ezin izango dira 100 zentimetrotik gorakoak izan. 6. 500 euro banatuko dira sarietan, eta irabazle bakoitzari oroimeneko eskultura bat emango zaio. Lehenengo saria 4. 000 eurokoa izango da, eta bigarrena 1. 500 eurokoa. Horrez gain, 1. 000 euroko saria emango zaio Amurrioko biztanle batek egindako lan onenari. Artelanak irailaren 1etik 13ra jasoko dira La Casonan, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetan izan ezik. Sariak irailaren 25ean banatuko dira, 19:00etan, sariketatik aukeratutako artelanak hilabete batez jasoko dituen erakusketaren inaugurazio ekitaldian. Oinarriak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak