Mikel Azpiroz
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
Noiz
26/10/2024
Mikel Azpiroz (pianoa), Karlos Arancegui (bateria), Fernando Neira (kontrabaxua)Mikel Azpirozek album berriena dakar: Pake Pieza. Aurreko hiru diskoen bidetik dator lan hau, Gaua, Zuri eta Islak diskoen jarraipen gisa. Entzulea introspekziora eta meditaziora daramate Azpirozek sortutako bederatzi konposizioak biltzen dituen lanak. Azpirozen musika –Ricardo Aldarondo musika kritikariak deskribatu izan duen bezala– hainbat geltokitatik igarotzen da, konpartimentu itxietan gelditu gabe, lengoaia bat sortuz non sintetizatzen den ñabarduraz betetako estiloa, notarik sobera ez duten melodia dotoreetan: inpresionismoa, beste lurralde batzuetako printza exotikoak, baita Euskal Herrikoak ere, bluesik izkinakoenak, abangoardiako joera sotilak…Mikel Azpiroz sei urte zituela hasi zen pianoa ikasten; kontserbatorioan egindako musika klasikoko ikasketak laster bideratu ziren jazzaren eta bluesaren esparruetara. Musikari, konpositore eta ekoizle gisa egin duen ibilbidean berak garatutako proiektuak daude (Elkano Browning Cream) eta baita hainbat bakarlari eta talderekin egindako lanak ere (The Waifs, Duncan Dhu, Travellin´Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien…).
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.