"De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín"

"De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín"

Gertaeraren datuak

Non

Bastero Kulturgunea

Noiz

05/03/2021

Antzerki ibiltari honek Agirrek Europa okupatuan zehar, eta erbestera joan behar izan zuenetik gutxira, egindako bidaia epikoa kontatuko du. Etengabeko hausnarketa egiten duen bidaia zirraragarri horren protagonista bere herriaren alde emandako politikari bat da. Antzezlan honek Lehendakariak New Yorkera iritsi zen arte izandako bizipen esanguratsuenak erakusten ditu. Hain zuzen ere, Lehendakariak berak bidaia horretan idatzi zuen egunkaria, “Gernikatik New Yorkera, Berlindik pasatuz” izenburupean argitaratua, da antzerki-libretoa sortzeko gida. Bidaia historikoa, balio kultural handiko eta diziplina anitzeko lanaren bitartez azaltzen da. Euskal antzerkigintzaren izen handia den Fernando Bernuesek zuzentzen du Patxo Telleriak idatzitako obra hau. Iñaki Salvadorrek zuzenean interpretatutako soinu-banda du eta Iñaki Rikarte aktoreak bizitza emango dio Agirreri. Gutxi balitz, badira espresuki lanerako sortutako ikus-entzunezko piezak, gure protagonistak bidaiatzen dituzten espazioak girotuz gain, tankera guztietako sentimenduak eta zirrarak transmititzeko balio dutenak, tristuratik poztasunera, zoriontasunetik etsipenera, beldurretik adorera…- Egilea: José Antonio Agirre.
- Egokitzapena: Fernando Bernués, Patxo Telleria.
- Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Fernando Bernués.
- Antzezleak: Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador.
- Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano.
- Ikus-entzunezkoa: Iban González.
- Jantziak: Ana Turrillas.
- Argazkia: Mikel Blasco.
- Produkzio exekutiboa: Idurre Cajaraville, Ane Antoñanzas.
- Produkzioa: Nagore Plazaola.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak